XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. GAUZATZE ETA GOMENDIOAK

Orain arteko ikerkuntzak kontuan hartuta, ahozko Kr-ren gehigarriak intentsitate altuko aldizkako ariketaren errendimenduaren gain eragin ergogenikoa eduki dezakeela baiezta daiteke, bai entrenatuta ez dauden lagun osasuntsuengan eta baita oso entrenatuta dauden kirolariengan ere.

Kreatinaren gehigarriaren ohizko irensketa prozedura akutua izan den arren (hau da, 20 g-egun-1, 5-6 egunetan zehar), zenbait ikerkuntzak Kr-ren metaketa eta gihar-Kr-ren eduki osoaren maila areagotuak garai luzeagoan zehar egunero 3 g Kr inguru irentsiz lor daitezkeela adierazi dute (Greenhaff 1995a; Greenhaff eta lank. 1996a; Hultman eta lank. 1996; Kreider 1998; Volek eta Kraemer 1996).

Antza denez, Kr-ren gehigarriaren irensketaren ondoren Kr giharrean harrapatuta geratuko litzateke, eta gihar-eduki areagotuak hilabete inguruko iraupena izango luke gehigarriaren irensketa berririk gabe (Febbraio eta lank. 1995; Hultman eta lank. 1996).

Gainera, Kr-ren gehigarriarekin batera glukosa edo karbohidrato sinpleak hartuz, Kr-ren sarrera eta metaketa giharrean areagotu daiteke (Green eta lank. 1996).

Dena dela, Kr-ren gehigarriaren irensketak batez beste gihar-Kr eta PKr-ren edukiak % 10-30 inguru igoaraz ditzakeen arren, igoera hau hasierako gihar-edukiei buruz alderantziz proportzionala da (Greenhaff 1995b; Green-haff eta lank. 1994a; Harris eta lank. 1992).

Gihar-Kr-ren metaketa-mailaren eta ariketan zehar lortutako errendimendu-hobekuntzaren mailaren artean erlazio estua dagoenez (Greenhaff 1995a; Greenhaff eta lank. 1996b, Rossiter eta lank. 1996; Volek eta Kraemer 1996)